XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolako begiradak! titikumearenak.

Argiz, jakinduriz, adimenez, maitasunez mamitu eta piztutako begiradak!.

Zubiriren eta pentsalari guztien teoriak mantentzen dituzten begiradak!.

Gizakia gizaki denez gero berdin titikume edo agure adimenez eratuta dela eta horrez gero adimenez indartuta dagoela.

Gizaki dela hasieratik titikumea, adimendun dela hasieratik, gizaki den bezala hasieratik artean ibiltzen ikasi ez badu ere, eskuak erabiltzen ikasi ez badu ere:.

Nolako dirdiraz gainezkatutako ama-titikumearen arteko harreman sozialak!.

Begitik begira! Argitik argira! Bihotzetik bihotzera.

Adimenetik adimenera:.

Dena dago, haurtxoarengan, jokoan: Gorputz-arima, odol-intelligentzia-adimena, titikumea DENA, ekinean, GIZA-EKINEAN!.

Haurra, bera DENAZ baliaturik.

Haurra, bere giza-artekoaz baliaturik.

Haurra, bere AMAZ baliaturik.

Haurra, BERE BABESAZ lagundurik:.

Haurra, titikumea, biologia hutsa?!!, abererik desbaliatue-na ?!!.

Haurra, amaren sortzailea!.

Ama bere BEGIRADAZ, bere IRRIBARREZ, bere IDEIAZ sortzen duen titikumea:.

Ondo DAKI hori amak! (Bertan).

Haurrak BARRE egiten dio amari: .

Eta barre hori, begirada hori, hozkada hori, oihu hori, itxuraz lau gozamen besterik ez den hori, INFINITOA da.

Bihotz barreneraino heltzen dira.

Bihotzak, baina, giza bihotzak ez du mugarik, ez du neurririk.

Itsasoak, galaxiak, neurrigabeak izan arren, giza bihotz barrenean sartuta, bere edozein bazterretan ezkutatuko lirateke.

Barre, begirada, hozkada, oihu horiek, ostera, bihotz barruraino heldu eta bihotz osoa mugitzen-gainezkatzen dute:.

Barre, begirada, hozka, oihu horiek, haurtxoaren ekintza horiek, berak bakarrik mugi eta dardara ditzake giza-erraiak.

Hori humanizazioa da.

Beste guztia, gizakiaz landa dagoena berak egindako teknika eta lan harrigarrienak hominizazioa dira.

Horregatik ulertzen da paradoxa galanta:.